Orriak

2021/02/25

2021eko martxoko agenda. Berritasunak eta beste kontu batzuk.

 


 

 Martxoko agenda, kontu berriak

Azken boladan, aforoak direla eta, arazoak izan ditugu zenbait ekitaldi burutzeko, museo bisita gidatuak eta gozogintza tailerrak, kasu. Hori dela eta, martxoak bi ekitaldi horiek ez egitea eta Aste Santuren bueltan saiatuko gara berriro  egiten (egoera aldatuko ahal du!). Dena dela, aldaketaren bat egongo balitz aste hauetan, bertan behera utzitako tailerrak egiteari ekingo diogu izen emandako jendearekin.
  • Gatozen harira, gozogintza ez da martxoan egongo, baina sukaldaritza, bai. Artxandako Sukaldaritza eskolarekin elkarlanean bi tailer prestatu ditugu martxoaren amaierarako: Arrozak eta risottoak. Erriberako merkatuan, beren-beregi horretarako prestatuta dagoen sukalde dotore batean. Goizez baino ezin izan ditugu programatu hil honetan, hala ere, lasai, apirilerako arratsaldean ere egongo dira.
  • Bilboko Berbalagunarekin (mintzapraktika taldeak) elkarlanean Familian Euskaraz Jolasean antolatu dugu Urtxintxa Eskolaren laguntzaz. Helduak eta haurrak elkarrekin jolastea euskaraz du helburu egitasmoak. 45 minutuko hiru saio egingo ditugu. Saio bakoitzean 4 laguneko bi talde, distantzia nahikoarekin eta maskara jantzita. Bi taldeen erdian Urtxintxa Eskolako dinamizatzailea. Hori bera, 17:00etan, 18:00etan eta 19:00etan. Orotara 24 lagun arituko dira. Horrelako bi egingo ditugu: Deustun, martxoaren 17an; eta Santutxun, martxoaren 24an. Familiako, heldu eta haur bana (4 urtetik 10 urtera). Izena helduak emango du eta haurraren izena aipatuko du.
  • Azken berritasuna Txiribuelta, bidaia frustratu baten abentura ederra solasaldia izango da. Asier Arroitaren esku (batzuek argazkilaritza tailerretik gogoan izango duzue), pandemiaren erdian harrapatutako bidaia kontatu eta berarekin komentatzeko aukera izango dugu, Otxarkoagako udaltegian.
Gehiago ere badago, begiratu bat egin, ez zaizu damutuko.
Ondo pasa eta zaindu.
#NikEuskarazSeguru