Orriak

2021/11/25

Darabilboko agenda, 2021eko abendua.


 

 Urte amaieran, ekitaldi bete agenda ekarriko dugu. Hasteko, Cava onak eta ez hain onak ezberdintzen ikasiko dugu Jon Khoreanoren (sommelier eta zine zuzendaria) eskutik, Solokoetxe auzoan. Bilbo Zaharra euskaltegian, bizitza soziala eta elikadura uztartzen ikasiko dugu On Ekin Nutrizioa-ko Andrea eta Ainhoarekin. Iker Hernandez Vitores-ek Intxaur-saltsa prestatzen irakatsiko digu. Biran egiten den Hambuurgo Platz literatur solasaldian Goizalde Landabasok Krakovia liburua aurkeztuko digu. San Inazio aldean (Larrako AEK euskaltegian) Atelier-Lora-ko Maria Agirrek krema hidratantea te haginetako pasta egiten erakutsiko digu bi egunetan. Abusuko Ibaialdeko liburutegian zinea euskaraz izango dugu: Erlauntza. Eta urte amaitzeko talo tailer pare bat izango ditugu Lizardi AEK euskaltegian GOR&ANE-ren eskutik.

Urte amaitzeko ez dago txarto, ezta?

#PraktikatuEtaBizi
#ErabiliEuskaraBilbon
#Bilbo