Zer darabilbozue?
Azaroarekin batera, Darabilboren agenda datorkigu. Hil honetan, zenbait kontu berri eta, arrakasta ikusita, errepekatu behar izan ditugun beste batzuk:
Tupper-Sex
errepikatuko dugu Irale-Dolaretxeko jendearentzat. Bilboko Berbalagunek
hasiera ekitaldia egingo dute azaroan Miribillan, eta Bilboko euskaldun
guztiak gonbidatu dituzte beraiekin batera hasiera ospatzeko. Bestetik,
hile honetan ere, Kirola eta Natura programaren barruan Urkiolan
orientazio ibilbideak izango ditugu; oraingo honetan maila guztietako
mendizaleentzat egongo da aukera, heldua zein haurra izan, familian
nahiz bakarka etorrita. Euskaraldia berotzeko, Saninazio-Sarriko aldean bizikletada egingo dugu; gazteenei begira dago, baina edozeinek har dezake parte. Arte Ederren museoan BBKateak
egitasmo barruan zerikusirik ez dute bina artista ikustea izango dugu;
gida espertoen laguntzarekin, jakina, eta eguerdian eta arratsaldean.
Amaitzeko klasiko bat bueltan dugu, kakorratza; Kakorratz Gerrillako
nesken laguntzaz eskularruak egingo ditugu, negua inoiz etorriko
delakoan. Kontuan hartu azken hori bi saiotan egingo dugula, bigarrena
abenduaren 2an izango da.
Eman izena lehenbailehen, plaza gutxi dago eta.
Bestetik Darabilbok antolatzen ez duen arren bi kontu gogorarazi nahi dizkizuegu:
- IX. Berbagunea azaroaren 9an ospatuko da Azkuna zentroan. Goiz-arratsaldeko txandak daude, eta euskaraz aritzeko parada hobeezina izango da. Eman izena: berbagunea.eus
- Euskaraldia azaroaren 18tik abenduaren 2ra arte ospatuko dugu, oraindik rola aukeratu ez baduzu hemen lotura egiteko: izenematea.euskaraldia.eus
Azarora arte.
#PraktikatuEtaBizi
#Darabilbo
#BilbonEuskaraz