Zer darabilbozue?
Urteari amaiera emateko agenda joria dakarkizuegu.
Zientzia
arituko gara aste honetan bertan "Zientzia euskara onean" programaren
barruan. Ez pentsatu zaila izango denik, solasaldia prestatu dugu belarriprest zein ahobizientzat,
eta Jose Ramon Etxebarria fisikariak gidatuko du. Kakorratza-lanaren
bigarren saioa izango dugu, eskularru ederrak egingo dituzte Arantza eta
Kakorratz Gerrillako lagunen laguntzaz. Asier Arroita bidaiariak hitz
egingo digu Albania, Bulgaria eta Turkiari buruz. Rs Bilbao fisioterapiako kidea den Iera Garcia bizkarreko minari zelan aurre egin azalduko digu. Eta urtea amaitzeko,
Anek&Goranek talo gozoa egiten erakutsiko digute (Arbizuko
txistorrarekin lagunduta, jakina).
Hori guztia euskaraz eta doan.
Ondo pasa, eta urte amaiera on eta euskalduna izan.
#Darabilbo
#PraktikatuEtaBizi
#BilbobEuskaraz
#EuskarazEtaDoan