Hurrengo tailer eta ekitaldiak egon dira orain arte Darabilboren esku sortu zenetik. Batzuk auzo ezberdinetan errepikatu dira, eta beste batzuk, aldiz, behin baino ez dira gertatu:
• Kakorratz -Trikota tailerrak. Kakorratz-lana. Tailerrean, ezer ez dakitenek, kate itxurako bordatua eta puntu baxua egiten ikasiko dute, eta zerbait dakitenek diru-zorrotxo bat (dirua, betaurrekoak, sakelakoa... gordetzeko) edo amigurumi txiki bat (hontza bezalakoa) egingo dute. Materiala bertan banatuko zaie. Kafeak (bertan eginda) eta jateko norberak etxetik ekartzen duenak lagunduta arituko dira.
• Hizkuntza-jarrerak, portaerak eta lidergoaren inguruko tailerrak. 4 tailer egingo dira eta helburuak dira: hizkuntzekiko jarrerak lantzea, eraldaketa sustatzea, portaera berriak sortzea eta hizkuntza-lidergoa indartzea.
• Dastaketak: Garagardoa, Kafea, Ardoa, Izokina, Xerez, Olioa.
• Museoak. Bilboko Guggenheim eta Arte Ederretako museoetara bisita gidatuak egingo ditugu, euskaraz, jakina.
• Euskolgetan. Bertan, triki-poteo baten ostean, parte-hartzaileek trivialean jokatzen, abesten, "bikotekidea bilatzen" eta abarrean arituko dira.
• Bilbotik Bizikletaz. Abando eta Abando-Ibarran zeharreko bi bizikleta-martxa egingo ditugu. Abando udalerria zeneko historia ezagutuko dugu.
• Ibilaldi kulturalak hirian zehar. Basurtu, Zazpi Kaleak, Deustu, Santutxu, San Frantzisko-Zabala.
• Dantza tailerrak. Dantzan eskarmentua duten zein ez duten pertsonei zuzenduta dago; helburua da gorputzaren eta mugimenduaren bidez une atsegina pasatzea . Luzaketak egiten hasi eta, ondoren, dantzatzeari ekingo diogu, ariketa txikien bidez.
• Enkuadernazio japoniarra tailerrak, Grabatua Binaka. Solokoetxe aldean dagoen La Taller grabatu tailerrea.
• Athleticekin, Futbola eta krispetak zine emanaldiak.
• Nordic Walking.
• Baratza tailerra.
• Bertso gosari eta askariak.
• Joskintza ikastaroak, Hari eta ari. Makinaz josteko tailerra da hau, hasierakoa eta aurreratua. Skolastikako Mireia da irakaslea. Euritako tela batez poltsak eta beste zenbait egiteko prestatzen dituzte. Aurreratuan, gona bat dute helburu, norberak nahi duen koloreaz eta oihalez eginda.
• Perkusio tailerra.
• Pizza- Focaccia, Cupcake. Bilboko gozogintza, ogi tailerra. Lord Cupcake-ren esku, gozoak eta gatzatuak, bigunak eta gogorragoak, baina den-dena sabelera doa erremediorik gabe.
• Filmen emanaldiak. Euskaraz ala jatorrizko bertsioan azpitituluekin; istorio bortitzak ala dokumentalak. Krispetak opari, jakina.
•Azkuna Zentroarekin elkarlanean. Badu Bada erakusketa, Gure Imajinario Kantagintzan, Indusketa Etengabea... Eta askoz gehiago egingo ditugunak.
• Teknologia berriak. Azkue Fundazioaren esku eta elkarlanean: Twitter, Instagram, Wordpress, Mintzatu aplikazioa, Youtube. Euskararen etxean bertan ala Bilboko auzo eta txoko ezberdinetan.
• Festarako Jantziak. Ane Albisuren esku euskal arropen historia eta etorkizunari begira zelan eta nola jantzi euskal sena galdu gabe.
• Azkuna Zentroko Yan eskola. Yandiola jatetxearen esku gabonetako afaria prestatzeko tailerra.
• Kaligrafia Tailerra. Caligrafia Bilbaoko Begoren eskutik, galtzen ari den artea. Ahaztu Rubio kuadernoak eta horrelakoak, horrek ez dauka zerikusirik, xarmaz betetako eskulan honekin.
• Dantza tailerrak. Dantzan
eskarmentua duten zein ez duten pertsonei zuzenduta dago; helburua da
gorputzaren eta mugimenduaren bidez une atsegina pasatzea . Luzaketak
egiten hasi eta, ondoren, dantzatzeari ekingo diogu, ariketa txikien
bidez.
Eta beste gehiago etorriko dira, Iyengar Yoga, Bizikleten Mekanika tailerra...