--
Prest dugu jada otsaileko agenda. Inauteriei begira, buruarinen tailerra familian egiteko. Kakorratza-lanarekin jarraituko dugu, txalekoak lan handia ekartzen du eta. Berbalagunok Hernani aldera doaz Getxoko Egizukoekin batera. Zientzia berbalagunok, bestetik, argiaz arituko dira. Julen Gabiriak Maus komikian egindako litzupnaz arituko da (bertan komiki ale batzuk zozketatuko ditug datozenen artean), eta martxoan bueltatuko da, behin irakurrita, Mausen barrukoez hitz egiteko asmoz. Xake espazioa, amaitzeko, bertakoekin garagardo dastaketa izango dugu, tailer itxia izango da beraientzako beren-beregi prestatuta. (zuek ere zuen auzoan zerbait antolatu nahi izannez gero, eskatu guri).
Adi, familiak:
Inauterietarako prestatu nahi baduzue, Deustuko Bidarte udaltegian duzue lehenengo hitzordua. Gogoan izan: heldu bat, haur bat ala bierekin. Haurrek 6-12 urte bitartekoak; eta izena helduak eman behar du. Arin ibili.
Eman izena:
Honelako bat (askoz modelo gehiago daude) eramango duzue etxera:
Agenda argitaratu aurretik (datorren astean edo hurrengoan), egitarau baten berri ekarriko dizuegu: familia tailerrak, buruarinak.
Urtero lez, inauterien bueltan, buruarin arinak egiteko tailer egitaraua antolatu dugu. Familientzako da, hau da heldu bat eta haur bat edo bi. Izena helduaren izenean egin behar da, eta bertan markatu haur bat edo bi ekarriko dituen. Haurrek 6-12 urteko tartean egon behar dute. Izena eman ostean, mezu bat bidaliko dizuegu haurren izenak eta adinak zehazteko, eta tailerrean egiteko aukeratu nahi dute buruarina. Bilboko hiru lekutan egingo ditugu tailerrak: Deustun (Bidarte udaltegian), Miribillan (Mirigorri elkartean) eta Santutxun (Santutxuko udaltegian).
Zer darabilbozue?
Zer darabilbozue?