Zer darabilbozue?
Darabilbotik urte berri ona opa nahi dizuegu, eta euskararen aldetik hori bermatzen laguntzeko, jada dugu prest urtarrileko agenda.
Museo
bisita gidatuak izango ditugu, bai Rekalde aretoan, bai Bilboko Arte
Ederren museoan. Pasta agroekologikoa zein Pintxo osasungarriak egiteko
tailerrak izango ditugu Deustu aldean. Kakorratz-lanarekin jarraituko
dugu, oraingo honetan proiektu erraldoiarekin (txalekoa), horretarako 4
saio beharko ditugu-eta urtarriletik martxora. Zientzia solasaldiekin
jarraituko dugu Santutxu aldean; eta amaitzeko garagardo dastaketa
Txurdinagako merkatarien elkarteko lokalean.
Urte amaierako ospakizunetan nahiz 2023an euskara ahoan izan dezazuela.
Laster arte.
#Darabilbo
#PraktikatuEtaBizi
#BilbonEuskaraz
#EuskarazEtaDoan
#Bilbo