2014/11/27

ARRASTOAK (20 sarrera doan)


 

20 sarrera doan
(izena ematen duten hogei lehenengoentzat)
Abenduaren 3an 20:00etan Alondegian


Sinopsia:PDF
Lurrek ez du sekula bere amari buruzko galderarik egin. Arrastorik utzi gabe egin zuen alde etxetik bera txikia zenean. Ordutik bakarrik egin behar izan dio aurre bizitzari, etxean harrapatuta bizi den aita zainduz, erantzunak bilatzeko astirik gabe.


Gutxien espero zuenean ama hilik topatu dute, eta galderak azaleratu zaizkio bor-borka. Galderaz galdera denboran atzera egingo du Lurrek, memoriaren zulo ezkutuenetan galduta uste zituen sentimendu eta munstroei aurre egiteko. Intrigaz eta ezustez betetako bidaia bat hasiko du orduan.
Galdera bat egitea delako lehen arrastoa.

>Arrastoak