2014/11/12

Ikastaro-lantegia: Twitter

DARABILBO ETA AZKUE FUNDAZIOA

Twitter zer den eta txoritxu horrek zertarako balio duen ez dakizu?
Azkue Fundazioaren eskutik eta Darabilborekin lankidetzan, teknologiarekin lotutako gai ezberdinak landuko ditugu saio ezberdinetan. Hasteko, lehenengo jardunaldi honetan Twitter izango da gaia.
Egun asko hitz egiten da Twitter tresna boteretsu eta erabilgarriari buruz. Baina, inoiz ez bazara honetan sartzen ausartu edo ez badakizu zein etekin lortuko duzun, ikastaro-lantegi honen bidez tresnaren ingurukoak ikasiko dituzu. Oinarritik hasi eta bi ordutan erabiltzeko gai izango zara.
Zer behar duzu? Zure sakelako telefonoa, gogoa eta besterik ez!

Azaroak 20, Osteguna
  
Bi saio egingo ditugu: bata goizez (10:00etatik 12:00etara) eta arratsaldez beste bat (18:00etatik-20:00etara).

Doakoak biak.