2014/11/25

'Zazpi aldiz elur' Arriaga antzokian















 

 

Abenduaren 1ean, 20:00etan, Arriaga antzokian

>Eman izena(izena emateko azken eguna, datorren ostiralean,  azaroak 28, 13:00ak arte)

“Zazpi aldiz elur (Mikel Laboa elurretan)” edo “Siete veces nieve (Mikel Laboa en la nieve)” izena du Tanttaka Teatroaren proposamen berriak. Mikel Laboa kantagilea gogoratzeko lan bat da oroz gain.

Bernardo Atxagaz gain, Laboarekin harreman estua izan zuten beste sortzaile batzuek ere parte hartu dute lan honen sorkuntza prozesuan, esaterako Iñaki Salvador musikariak eta Zumeta margolariak.

Tanttaka konpainiak honela aurkeztu du obra: “Zazpi aldiz elur (Mikel Laboa elurretan). Bost interprete eszenatoki baten gainean topaketa baten ikuskizuna osatzeko, bazterrak eldiarazten dituen berealdiko elurte horietako bat kolpez hasi eta etxeko egongelan elkartuta bageunde bezala; denborak orduan beste abiadura bat hartzen du, eta gaua iristean, kanpotik argia sartu arren (ilargiarekin hizketan ari den elurraren isla), etxe barruan (hau da, oholtzan) argi goxo eta intimo bat pizten dugu... eta gogoa daukagu elkarrekin egoteko, partekatzeko, barre egiteko... eta kantuan hasten gara, Mikelen kantu bat noski...”.

Fitxa teknikoa:


Texto: Bernardo Atxaga
Musika: Mikel Laboa
Irudiak: Zumeta
Eszenografia: Fernando Bernués
Argiztapena: Xabier Lozano
Jantziak: Ana Turrillas
Bideo muntaia: Acrónica
Zuzendaria eta aktorea: Mireia Gabilondo
Aktorea: Iñaki Rikarte
Pianoa: Iñaki Salvador
Gitarra: Angel Unzu
Konpainia: Tanttaka Teatro