Ekainaren 17an, 11:00-12:30
Jeff Koonsek artelan bereziak, nahasezinak eta berritzaileak
garatu ditu; horrexek bihurtu du gaur egungo artearen irudi gailenetako
bat. Haren lanak publikoarentzat ulerterrazak eta ezaguterrazak izan ohi
dira, gaur egungo beste artelan batzuk ez bezala. Artearen historiako
iturri askotatik edaten dute lanok, hala nola, Surrealismotik, Pop
Artetik eta Dadaismotik. Koonsen estilo berezian, era harmoniatsuan
elkartzen dira hasiera batean antagonikoak ematen dituzten kontzeptuak
eta dualitateak. Koonsek haren artegintzan bere buruaren onarpena
gauzatzen du. Gure banakotasuna aldarrikatzera garamatzate Koonsen
pinturek eta eskulturek, eta gizartearen barruan sailkatzen gaituzten
eta gure zereginak mugatzen dituzten tabu eta ohitura jakin batzuk
apurtzera gonbidatzen gaituzte. Artea pizgarri gisa erabiltzen du
Koonsek, gizartean aldaketa eragiteko. Lan batzuetan,
industria-materialak erabiltzen ditu, baina garesti itxura ematen die,
luxuzko antza emateko. Arketipo ezagunen erreferentziak gehitzean,
ikuslea bere kulturarekin eroso sentiarazten du.