2016/05/23

Ekaineko agendan, kontuan hartzeko 3 ekitaldi

Ekaineko agendan, kontuan hartzeko hiru ekitaldi azpimarratu nahi ditugu Darabilbotik. Batetik, sano interesgarriak direlako-, eta bestetik ekainaren hasi-hasieran jazoko direlako eta, beraz, denbora gutxi izango duzue izena emateko.

Buru- mapak eta pentsamendu erradiala da lehenengoa. Izen  korapilatsua duela eman arren, ez pentsa, erosketak egiterakoan ezer ez ahazteko, bertsoetako errimak ikasteko edo klase bat prestatzeko; ideiekin lan egin behar dugun edozein alorretarako dira baliagarriak buru-mapak. Modu jostagarrian ikasiko dugu buru-mapak egiten. Badakizue, ekainaren 2an, Kalderapeko kultugunean (Perro 1), 10:30etik 12:00etara.

Bestetik, badakizue Bilboko zenbat kalek duten emakume izena? Emakume Emakumeak eta Bilbo ibilbidea bizikletaz, ekainak 7, 18:45ean, Ametzola parketik abiatuta (tren geltoki parean). Egunak luzeagoak dira jada eta atsegina da Bilbotik ibiltzea.
horien historia ezagutzen duzue? Gutxi dira eta merezi du. Biziz Biziren esku jakingo dugu hori eta gehiago, bizikletaz gainera.

Amaitzeko, baina horrek ez du esan nahi beste gehiago ez dagoenik, Otxarkoagako jaiak eta bertako euskararen eguna aitzakia hartuta, Nordic Walking tailerra egingo dugu. Auzoko jaiak, euskara eta kirola uztartu, erakargarria, ezta? Baita amaitzeko mokadutxoa ere. Nordic Walking tailerra, ekainak 9, 19:30etik aurrera, Ugarte plaza (Otxarkoaga).