2016/06/09

Emakumeen izena dituzten Bilboko kaletan zeharreko bizikleta ibilbidea


Asteartean, ekainak7, ibilbidea egin genuen bizikletaz Biziz Biziko lagunekin Bilbon zehar. Geldialdiak egin genituen emakume izena dituzten kaleetan eta bertan kide ezberdinek zegozkien andren gainean historia eta bestelako pasadizoak kontatu zituzten. 30 pertsona bizikletaz Bilbon barna, emakumeez berbetan. Jakin badakgu gutxi direla emakume izena dituzten kaleak, gehiago egon behar dutelakoan gaude, gutxienez gizonenak beste.







 Amaitzeko Baobab teteriakoek (Printze kalea 1) pikotea prestatu ziguten indarrak berreskuratzeko. Buelta polita bezain interesgarria, asteartekoa.