2017/06/20
Bakailao tailerra, Nave 9-n, Enaitzekin.
Pil-pil eta bizkaitar saltsa. Bi modutan egiten ikasi egin zuten pasa den astean, Itsas museoko kafetegiko sukaldean (mila esker Nave 9-ko jendeari bere harreragatik).
Enaitz sukaldaria ez ezik, laboratoriokume ere badela erakutsi zigun (urtetan egon da Guggenhein jatetxeko I+G+B arloan lanean).
Baina garrantzitsuena, den-dena euskaraz giro atseginean, auzolanean, eta amaitzeko, prestatutakoa jan egin behar izan zuten. Horixe zorte txarra!!!
(Inori ez zitzaion bururatu horrelako tailer batera tuperrik ekartzea. Zelako jende modua!)