Apirilaren 17an, asteartea, 19.30ean
HAMBURGO
PLATZ (V)
Oier
Guillan: “Zauri bolodia” (Txalaparta)
Solasa
+ irakurraldia
DARABILBOrekin
elkarlanean
Krisian
dagoen aktore baten egunerokoa da liburu hau; hogeita hamar urteetako
krisialdian sinesten ez duen arren, ezin uka dezake bere buruari nahi baino
gehiagotan galdetzen diola zertan ari ote den. Undergroundean hasi eta idealista
porrokatua den Zauri Bolodia apurka-apurka profesionalizatu da; bide horretan
etorriko zaizkio nekea, desengainua, prekaritatearen zama eta, azkenik, bere
burua berrasmatu beharra. Bidaia literario horretan, Oier Guillanen alter egoa
den horrek kulturaz hausnartzen du, amateurismoa vs profesionaltasunaz,
hizkuntzaz eta politikaz, gutik nira doan bidaiaz, generoaz eta sorkuntza
prozesuaz.