13. Ekozinemaldiaren barruan, datorren asteazkenean, martxoak 27, 19:00etan Bilborocken, "Aralar, mundua leku den lurra"  proiektatuko dute euskaraz, azpitituluekin.Trailerra: https://vimeo.com/288001974
Aralarko ondare natural eta kulturalaren leiho izateaz haratago, 
hausnarketa eta gogoetarako bide ematen duen pelikula da. Adituen 
adierazpenek eta mundu oniriko bateko pasarteek, Nafarroa eta 
Gipuzkoaren mugan dagoen mendilerro honen balioa ezagutzera ematearekin 
batera, kontserbaziorako deia egiten dute. Bertan bi zuzendari izango 
dira, Aloña Jauregi eta Ion Fontenla.
Ez da aurretik izenik eman behar. Gonbidatuta zaudete.
Bilboko
 egitarauaren antolatzaileak: Tradener, Ekologistak Martxan, Mugarik 
Gabeko Ingeniaritza, UPV-EHU eta Ongi Etorri Errefuxiatuak.
Ekozinemaldiaz informazio gehiago: http://ekozinemaldia.blogspot.
Ekozinemaldiaz informazio gehiago: http://ekozinemaldia.blogspot.
 

