2020/02/27

Darabilbo, martxoan, agenda bikoitza.



Martxoan Darabilbo ekitaldiz gainezka dator. Ohiko agendan berritasun bat dugu, Algak presatzeko ikastaroa Alga Artean  taldearen eskutik; Labore Bilbo elkartean izango da (Santutxun) eta plazak mugatuak ditu, beraz arin ibili.
Gure ohiko eskaintzaz gain, udaberriarekin batera martxoan Loraldia 2020 festibala izango dugu gure artean. Zuentzat interesgarria delakoan, urtero lez, hamaikatxu sarrera lortu ditugu ekitaldi batzuetarako. Izena eman betiko tokian, eta bertan zenbat gonbidapen zozketatuko diren agertuko zaizue.
Astindu zure euskara!!!