2020/05/25

Darabilbo taldea Egunean Behin, aste honetako bitxikeriak. Birusak #EzGaituMututuko


Kaixo, lagunok. Pasa den asteko Egunean Behin lehiaketako sailkapena hor daukazue. Aste honetakoa bitxia da gero. Emaitza jakin baino lehen Bgnautak (Italian jarraitzen du) esan zuen aste honetan jateko gauzak zirenez hurrengo bati pasatzeko (berak birritan irabazi du eta). Baina beste taldekide bat sartu zaigu azken unean, Roberto, puntuazio gehiago daukana. Dena dela, Robertok ezin du saririk jaso (behintzat, sari nagusia) batetik gaur bertan sartu delako, eta bestetik jatorriz Balmasedakoa delako bertan erroldatuta, eta gure arauek dioten bezala sariak bilbotarrentzat dira soilik. Beraz, aste honetako saria eeramango duena Enekovich da. Lord Cupcake indautxutarren saski gozoa eramango du: brownie eta cup cakeekin. Horretaz gain zozketatzeko cupcakeak egiteko tresna eta osagai sorta bi ditugu. Irabazleak:
  • 1: Nai
  • 2: Izasku
Birusak #EzGaituMututuko
#PraktikatuetaBizi