2020/07/07

Oporretara goaz, iraileko agenda eta asebetetze inkestako saridunak.



Sasoi korapilatsu hauetan atsedena hartzeko ordua heldu delakoan gaude🥽
🌊 . Oporrak hartuko ditugu, baina ez kezkatu irailean berriro matraka ematen jarraituko dugu. Iraileko agenda jada prest daukagu. Dena dela, oraindik ezin izango duzue izenik eman, irailaren 4tik aurrera izango duzue aukera.
Bestetik, eskerrak eman nahi dizkizuegu Darabilboko asebetetze inkesta bete duzuen guztioi: 76 lagun, bi astetan. Esker aunitz.
🎉Agindu bezala, bete duzuenon artean saski eder pare bat zozketatu ditugu🎁, Geuria merkatuko lagunek atonduta (Askao Kalea 8). Irabazleak hauek dira:

  •  Txabi Mesa
  •  Soraya Saez
Zorionak eta on egin 🥳.

Opor ederrak pasatu,⛱️🏕️ eta gogoratu, euskara beti ahoan.
Birusak #EzgaituMututu
#PraktikatuetaBizi
#Bilbo