2024/06/26

 



Uztailean eta abuztuan oporrak hartuko ditu Darabilbok, baina irailaren erdialdetik aurrera, martxan egongo gara berriro. Lau ekitaldi prestatu dituzte irailerako, interes handikoak:

- Hilaren 19ean, SOTA FAMILIA, ARTE ETA MEZENASGOA izeneko erakusketari bisita gidatua egiteko aukera izango dugu, Bilboko Arte Ederren museoan. bi aukera egongo dira: bata, goizeko 10:00etan; eta bestea, arratsaldeko 18:00etan.
- Hilaren 22an, Kakorratz-lana tailerra izango dugu (1. saioa, 3 saio izango ditu tailerrak), eta poltsa egingo dugu, kantoitik kantoira teknika erabilita. Irailaz gain, urrian ere arituko gara.
- Irailaren 27an, BEERBETAN ZAZPIKALETAN izeneko ekimena prestatu dugu. Zazpi kaletan zehar dastaketa ibilbide gidatua egingo du Mario Birrettik.

Jada baduzue ekimen hauetan izena emateko aukera, hala ere, horren baieztapena ez duzue izango irailaren erdialdera arte.
Ondo pasa, eta ez ahaztu: euskara beti ahoan edonon egonda ere.