::Mikel Etxebarria.
Umore beltzezko film ingeles honetan Brian Clough-en bizitzaren 44 egunik lazgarrienak deskribatzen dira. Adituen ustez, futbolari buruz inoiz egin den filmik onena.
70ko hamarkadan Leeds United
Ingalaterrako talderik indartsuena zen. Don Roviek zuzentzen zuen
taldeak joko gogor eta itsusia zuen ezaugarri nagusi.
Don Roviek ordezkatzeko Leeds-ek Brian
Clough fitxatu zuen. Entrenatzaile berriaren izaera eta futbola
ulertzeko modua oso bestelakoak ziren, joko ederraren bidez ere
irabaztea posible zela konbentziturik zegoen eta. Baina urte luzez
amestu zuen lanpostua sufrikario bihurtu zen. Batetik, bigarren mailako
taldeetan izan zituen laguntzaileak, zeinekin arrakasta lortu zuen,
bazter utzi zituelako; bestetik, Clough-ek taldea gobernatzeko mota
guztietako arazoak izan zituelako; izan ere, jokalariek aurreko
entrenatzailearen izaera eta joko zikina nahiago zituzten.
Horregatik, zuzendaritza-taldearen zein jokalarien aldetik jasotako
presioa eta trabak aguantatu ezinik, taldea utzi behar izan zuen
denboraldiaren hasieran.
Kosta ahala kosta irabazi beharra, gauza
guztien gainetik nork bere helburuak bete, aurretiaz ezarritako
printzipioekiko begirunea… Halakoek talde eta garai hurbilagoak
gogorarazten dizkiguten arren, futbolaz kanpoko arlo askoren parte ere
badira.
Damned United filma ikusi
nahi baduzu, maiatzaren 21ean egin ahal izango duzu Ibaigane Jauregian
arratsaldeko zazpietan. Pelikula amaitu eta gero mahai-inguru bat egongo
da.
Sarrera doanik. Jatorrizko bertsioa eta azpitituluak euskaraz.