2025/05/16

Jaietarako Euskal Jantziak, Ane Albisu.

 


 Zer jantzi? Nola? Noiz?...

Solasaldi-tailerra

Noiz: Maiatzak 23

Non: Gaztedi DantzariTaldearen lokalean

(Santutxu kalea  74, etxabea)

Zer ordutan: 19:00etan

#darabilbo

#PraktikatuEtaBizi

#euskaraZUzara

#Bilbo

 

2025/04/29

Darabilbo 2025: maiatzeko agenda.

 


 

Jai osteko ekitaldi andana ekarri ditugu, Euskaraldiari begira, gure mina trebatzeko. Hasteko, Juan Carlos Egillorri eskainitako erakusketa dugu ikusgai, Rekalde aretoan. 15ean berriz, Bilboko Arte Ederren museoan funts berri euskaldunak izango ditugu ikusteko, beren-beregiko bisita gidatuan, goizean zein arratsaldean. 22an, aldiz, Zazpikaletako jaien barruan, Familian Euskaraz Jolasean ekimenaren barruan, zirku tailerra izango dugu Santiago plazan. Gaztedi Dantzari taldearen lokaletan Ane Albisuk erakutsko digu zelan jantzi egoki euskal ospakizunetan. Azken astean, yoga-lagunak ikasturteko azken saioa izango dute, Deustu aldean, eta Zientzia berbalagunak, Santutxun, magalopoliez arituko dira berbetan. Hila amaitzeko, Ondare aretoan, Euskal Akurelarien 80. urteurrena ospatzeko nazioarteko erakusketa izango dugu ikusgai.
Ez galdu.

EMAN IZENA


#PraktikatuEtaBizi
#Bilbo
#Darabilbo
#euskaraZUzara

 

 

2025/03/20

Darabilbo 2025, apirileko agenda.

 


Darabilbo 2025, apirileko agenda.

Jai egunen atarian egon arren, aurretik eta ostetik ekitaldia nahikotxo izango ditugu Darabilbon. Hasteko, Zaldi Mamarroa liburuaz solasaldia egingo dugu Ekaitz Goienetxea idazlearekin. Egunean bertan, arratsaldean, Euskal Sagardo dastaketa egongo da Garoa txokoan, eta hilaren 8an Familian Euskaraz jolasean ekimenaren barruan zirku tailerra egingo dugu Santutxuko Karmelo plazan, bi txandatan. Hiru ekimen horiek Santutxu-Txurdinagako Euskararen astearen barruan. Deustun txakolin baltzen dastaketa egingo dugu, Roberto Sarriugartek gidatuta. Zorrotzan, bi ekimen izango ditugu: 4an, Zorrotzako Berbalagunon udaberriko poteoa; eta 8an, Txaramelak antolatutako bolatxo gozoak egiteko tailerra. Jaietako egunen bueltan, yoga euskaraz Deustu aldean, eta Zientzia berbalagunak, Santutxun, transistoreez berbetan. Ahaztu gabe Egunean Behin lehiaketan aritzen garela oraindik Darabilbo-BilbokoBerbalaguna taldean.

Eman izena.

 

2025/02/27

Darabilbo 2025, martxoko agenda: buruarinak, kalejira, yoga, zeramika eta museoak.

 

Hamaika ekitaldirekin dator martxoa. Museo bisita gidatuak izango ditugu Ondare aretoan, Rekalde aretoan (lehenengoa berreraikitze lanen ostean) eta Bilboko Arte Ederren museoan. Buruarinen tailer bi familientzako izango ditugu Miribillan eta Santutxu; azken horretan buruarinen kalejira bat ere egingo dugu urte hauetan egindako buruarin guztiekin. Zientzia berbalagunak fisio nuklearraz arituko dira. Yoga taldearekin jarraituko dugu, egonkortu baitugu ikasturtea amaitu arte; eta amaitzeko beste zeramika tailer bat egingo dugu Manurekin Otxarkoagan. Ahaztu gabe Egunean Behin lehiaketan aritzen garela oraindik Darabilbo-BilbokoBerbalaguna taldean.

Eman izena.

#Darabilbo

#PraktikatuetaBizi

#euskaraZUzara

#Bilbo

2025/01/29

Darabilbo 2025, otsaileko agenda.

 



Darabilboko otsaileko agenda duzu erantsita. Yoga euskaraz izango dugu Deustu aldean hilean behin,  Ondare aretoan Kameratik orratzera ikusteko parada izango dugu Eulalia Abaituaren argazkien emakumeen jantziaz aritzeko, Kakorratz gerrillaren azken saioa, Arabar Errioxako ardoa eta idiazabal gazta ezkontzeko aukera  Errekaldeko Zohardian, Otxarkoagan zeramikan arituko gara, Deustun Buruarinen lehenengo tailerra, Getxoko eta Uribe Kostako berbalagunekin Berba-txangoa egingo dugu Karrantza aldera eta amitzeko Zientzia Berbalagunak Albert Einstein-ez arituko dira  Jose Ramon Etxebarria fisikariaren eskutik.
Horrez gain, ez ahaztu Egunean Behin lehiaketaren 17. sasoia biatu dela aste honetan, eta gure taldean ibili nahi baduzue, arin eman izena. Ondo pasa.
 

Darabilbo.eus

#PraktikatuEtaBizi

#euskaraZUzara

#Bilbo
#Darabilbo

 

2024/12/27

Darabilbo 2025, urtarrileko agenda.

 

 
Darabilbok agenda jada prest du urte berrirako. Kakorratz gerrillaren saio bi, Barazki haburgesak Txaramela Pastarekin, , Ondare aretoan Kameratik orratzera ikusteko parada izango dugu Eulalia Abaituaren argazkien emakumeen jantziaz aritzeko, Zientzia Berbalagunak erradioaktibitateaz arituko dira  Jose Ramon Etxebarria fisikariaren eskutik, Bilboko Arte Ederren museoan Guezala vs. Goenaga proposamena ikusteko aukera izango dugu, Jon Arretxe eta Aldauri fundazioaren eskutik TourĂ© detektibearen ibilbidea jarraituko dugu eta hila amaitzeko Garagardo Dastarketa izango dugu Miribillan (dastaketa + azterketa, nota ona ateratzen duenak saritxo bat eramango du).Ondo pasa.
 

Darabilbo.eus

#PraktikatuEtaBizi

#euskaraZUzara
#Bilbo

#Darabilbo