Kafe bat nahi duzu?
Aste honetan, Juan Mateo Zabala euskaltegian kafe dastaketa izan dugu, eta egin duguna kontatu baino lehen Jose Mª Aguirreri (hitzaldia eman duenari) eskerrak eman nahi dizkiogu azalpenak emateagatik eta guk geuk galdetu dioguna erantzuteagatik.
Jose Mªk kontatu digu bi motatako kafe daudela: Arabika eta robusta. Lehenengoa preziatuena da eta bigarrena mespretxatuena. Enpresek azken hori erabiltzen ez dutela esaten badute ere, normalean nahasketa egiten dute, robusta deritzonak errazago landu eta uzta handiagoak ematen ditu eta. Hori dela-eta, askotan erabiltzen dute. Kafe horrek dasta bortitz eta garratza du, arabika, ordea, oso ahogozagarria eta urrintsua da.
Hori guztia jakinda, azaldu digu kafearen prozesua zein den. Horretarako, Jose Mºk zuhaixka bat ekarri du, “cafeto” izena duena. Dirudienez, ardoarekin gertatzen den bezala, “cafetoari” estresak eragin behar dio ematen duen kafearen kalitatea hobetzeko.
“Cafeto-ak” ekoizten dituen haziak erre baino lehen berdeak eta txikiak dira baina erre ondoren marroiak eta nabarmen handiagoak dira. Erretzeari dagokionez, prozesu asko daude. Horietariko bat eguzkiaren bidez erretzen dena da edo suaren bidez egiten dena eta beste bat azukrea erabiltzen duena da. Produktu hori gehituz haziak erretzen dira, baina prozesu hori erabiliz lortzen dugun kafeak kalitate txarrago du eta tamalez, gero eta gehiagotan erabiltzen da. Zergatik? Betiko kontua, errazagoa, azkarragoa eta merkeagoa delako.
Zorionez, Jose Mªk ekarritako kafeak ezin hobeak ziren, brasildarra eta keniatarra; Brasil da munduko kafe ekoizlerik handiena. Bi edalontzitan kafe bina jarri zituen eta usainak desberdinak ziren. Usaindu eta gero Jose MªK ura 90º berotu zuen - esaten du tenperatura hori egokiena dela kafeak dauzkan ezaugarri guztiak ateratzeko- eta ura kafean bota zuen. Bakoitzak bere gustukoena zein den kontatu du eta nahi izan dugunok esnea ere gehitu dugu. Oso onak izan dira biak.
Eta bukatzeko mila euroko galdera: Zein da kafearen marka hoberena? Jose Mªren ustez enpresa txikiek saltzen dutena. Bere tabernan “Comercio Justo”-rena erabiltzen dute gehien baina, jakin dezazuen, kafearen kalitateaz aparte, kafetera xaboi neutro erabiliz, ondo garbitu behar duzue, bestela, alferrik.
Juam Mateo Zabalako Ikaslea