2014/10/16

Sarrerak Opari BAD Jaialdirako

Salto(10 sarrera)

La Merced urriak 23 (21:00)
METROKOADROKA & J.B. PEDRADAS
Euskadi
60 mins | Antzerki Berria | Euskara

Pertsonaia bat gela itxi baten barruan sei maniki-bururekin hizketan, obsesio bakarrarekin: “Salto egiteak ezberdintzen nau hildakoetatik”. Pertsonaiaren azpian aktorea sumatuko dugu tarteka, pertsonaiatik sartu-atera ibiltzen dena, publikoa zuzenean itauntzen duena.
Umore absurdua, kode eszenikoen arteko jolasa, hunkigarritasun arraro bat. Publikoari bere salto propioa topatzeko gonbitea.
>IZENA EMAN

 


Magia Sinpatikoa
(10 sarrera)

La Merced urriak 24 (21:30)

HORMAN POSTER
Euskadi / Senegal
60 mins | Dantza-Performance | Euskeraz, ingelesaz, gastelaniaz, wollofaz eta frantsesaz

Gaitasun mimetikoa besteen antzeko izateko konpultsio magikoa besterik ez da. W. Benjamin Umetxoak lez sorgindu gaituzte historia horrela izan delako kontu horrekin. Magia Sinpatikoa europearroi dagokigun historia kolonialari begirada bat da. Cliché–en bitartez kuadro bat, paisaia bat eraikitzen dugu, nondik XXI. mende hau arroztu eta ber-ezagutu dezakegun.
>IZENA EMAN