Twitter zer den eta txoritxu horrek zertarako balio duen ez dakizu?
Azkue Fundazioaren eskutik eta Darabilborekin lankidetzan,
teknologiarekin lotutako gai ezberdinak landuko ditugu saio
ezberdinetan. Hasteko, lehenengo jardunaldi honetan Twitter izango da
gaia.
Egun asko hitz egiten da Twitter tresna boteretsu eta erabilgarriari
buruz. Baina, inoiz ez bazara honetan sartzen ausartu edo ez badakizu
zein etekin lortuko duzun, ikastaro-lantegi honen bidez tresnaren
ingurukoak ikasiko dituzu. Oinarritik hasi eta bi ordutan erabiltzeko
gai izango zara.
Zer behar duzu? Zure sakelako telefonoa, gogoa eta besterik ez!
Azaroak 20, Osteguna
Bi saio egingo ditugu: bata goizez (10:00etatik 12:00etara) eta arratsaldez beste bat (18:00etatik-20:00etara).
Doakoak biak.