2015/03/26

Apirileko agenda


Apirilean ez dator oso kargatua Darabilboren agenda,itxuraz.  Apirilean, Bilbo euskarazko ekitaldiz beteta dago eta. Gutun zuria, Loraldia Festibala eta abar ospatuko dira, hain zuzen. Gutun Zuria dela eta, apirilaren 24an, ostiralean, 19:00etan Itxaro Borda eta Edorta Jimenez Iñaki Mendizabalekin solasean arituko dira; bada, sarrerak ditugu izena ematen duten lehenengo 15entzat. Egun berean, baina 21:00etan, Harkaitz Canok, Pettik eta Joxan Goikoetxeak "Ilargiaren alde erantzian" ikuskizuna emango dute; horretarako ere sarrerak ditugu. Biak ala biak, Azkuna Zentroko Auditoriumean (Alondegian) izango dira.
Arin ibili izena ematen.