SALA BBK
Gran Via, 19 Bilbao
Sábado 03/Oct
20:00h
http://www.jabilbao.com
Bi euskara ikasle, “munduko euskaldunberririk zaharrenak”, berrogei urte daramate euskaltegian eta oraindik… Publikoartera agertzen dira euren frustrazio, desio eta kexak adierazteko. Maitasun istoriorik ederrenetan bezala, euskera maite dute eta gorroto. Gorroto dutelako maite dute; maite dutelako, gorroto.
EUSKALDUNBERRI ZAHARRAK EZ DIRA INOIZ HILTZEN
Bi euskara ikasle, munduko euskaldunberririk zaharrenak, berrogei urte daramate euskaltegian eta oraindik…
Publikoartera
agertzen dira euren frustrazio, desio eta kexak adierazteko. Maitasun
istoriorik ederrenetan bezala, euskera maite dute eta gorroto. Gorroto
dutelako maite dute; maite dutelako, gorroto. 'Desentxufatuak' katarsi
ariketa bat da. Euskera ikasleentzat bada, jakina, euren isla
(deformatua) ikusten dutelako eskenatokian. Baina euskera ikasle ez
direnentzat ere.
Euskaldun
guztion islaere badirelako bi pertsonaiok. Euskaldunok ditugun desio,
kexa, eta obsesio berberak dituztelako. Eta obsesioetan, bi nagusi:
euskera bera eta… bai, sexua, jakina! DESENTXUFATUAK,
'Euskera Sencilloaren Manifiestoa' eta 'Larruaizetara' antzezlanen
eskenarik onenekin osatua dago. Artifizio handirik gabe agertu nahi dugu
publiko aurrean, aurreko ikuskizunen eskenarik arrakastatsuenetaz
baliatuz kalitatea konzentratua eskeintzeko. Ez Dok Hiru-ren funtsa unplugged (desentxufatuak)