2016/01/25

Darabilbo, otsailean. Ez galdu, gero!


Zer Darabilbo, otsailean?

  • Ekitaldi eta formatu berriak ditugu otsailerako Darabilbon. Iaz, hasi ginen Hari ta ari kafe-jostura ekimenaren barruan, Josteko makina erabiltzen ikasteko tailerra. Aurten ere, 5 saioko tailer pare bat eskainiko ditugu hasiberrientzat, otsailetik apirilera arte.Berritasuna, berriz, pasaden urtean, hastapeneko tailerrean ibilitakoentzat dator: Josteko makina erabiltzen ikasteko tailerra jarraipena (gona) izenekoa prestatu dugu. Baina oraingo honetan, erdibana ordainduko dugu Darabilboren eta partaideen artean, hobekuntza tailer hori.Horrela jarraitzeko aukera ematen diegu iazkoei,  baita berri gehiagori hasteko aukera.

  • Bestetik, Mintzatu (aurkitu, etiketatu & lagunak egin) aplikazioa erabiltzeko tailer pare bat egingo ditugu Azkue fundazioaren laguntzaz. Mintzatu euskaraz hitz egiten den munduko leku guztiak elkarlanaren bidez identifikatzea helburutzat daukan proiektua da. Horrela, gure hizkuntza partekatzeko leku berriak aurkitzera lagunduko dizu. Mintzatuk honako gauzetarako balio du:  Euskaraz mintzatzen den munduko lekuak bilatzea, Euskaraz mintzatzen den leku berriak etiketatzea, Zure kokalekua partekatzea eta euskaraz norekin hitz egiten duzun esatea, Euskaraz hitz egiteko lagun berriak egitea.

    Uribarriko Auzo Factory-n eta Euskararen etxean egingo ditugu tailerrak.


    • Halaber, otsailaren 10ean, 19:00etan, Ekologistak martxan elkartearen eskutik, Jakoba Errekondoren "Bizi Baratzea, garaian garaikoa garaiz" liburuaren aurkezpenean eta solasaldian egongo gara, Ekoetxean (Pilota kalea 5). Sarrera librea izango da eta bertaratukoen artean Jakobaren liburu batzuk zozketatuko ditugu.


    • Amaitzeko, olio dastaketa pare bat egongo dira Otxarkoagako Mahatserri elkartean zein Abandoko Monaco kafetegian.

    Adi egon zaitezte izena emateko, aste amaieran agenda zabalduko dugu-eta. Ondo pasa.