2016/02/08

Otsailaren 10ean, Ekoetxean, liburu aurkezpena eta solasaldia. Bizi baratzea.



Asteazken honetan, otsailak 10, arratsaldeko 19:00etan Jakoba Errekondok bere liburua aurkeztu “Bizi baratzea, garaian garaikoa garaiz
eta solasaldi ederra izango dugu. Ekoetxean (Pilota kalea 5) izango da Ekologistak martxan lagunen eskutik, Darabilboren laguntzaz.
Sarrera librea eta doakoa izango da.

Eskarmentu luzea du Jakoba Errekondok, liburuaren egilea eta nekazaritza ekologikoan aditua, landareen munduaren berri ematen Euskal Herriko hainbat hedabidetan. Baratzearen abenturan murgiltzeko grina daukatenetzat gida ezin hobea eskaintzen du lan honek modu atsegin eta ulerterrazean, baita dagoeneko lehen urratsak eginda dituztenetzat ere. Bertan, irakurleak hainbat aholku aurkituko ditu modu atsegin eta ulerterrazean. Errekondoren hitzetan, baratzezaintzan falta zen ikuspuntua dakar liburuak. 2016 urterako Egutegi biodinamikoa ere aurkeztuko da, lan bakoitzerako egun egokiak ezagutzeko ilargiaren kokapenaren arabera. Amaitzeko solasaldia egingo da, eta liburuaren ale batzuk zozkatuko dira.