2016/07/05
Zorrotza-Olabega bisita gidatuaren ostean, oporretan goaz..
Oporretan joan aurretik, pasa den osteguneko agur ekitaldia erakutsi nahi dizuegu. Xumea izan zen, baina jendeak ederto pasa zuen eta lagun pilo egin genituen, euskaraz jakina.
Lehenengo eta behin, ekitaldi kulturala etorri zen. Zorrotzan zehar (Zorrotzako alde zaharrenean barna) bisita gidatua izan genuen Igorrek gidatuta, trikitilari pare batek lagun. Bisita entretenigarria izan zen, alde batzuetan harrika hartu gintuzten-eta, Barinaga auzoan esaterako. Harinera Vascaren egoitza ezagutu genuen, Hiltegia zein handi izan zen bere garaian harritu gintuen, Chimbo xaboia non egiten zen ere ikusi genuen (ezetz jakin horregatik duela bertako konpartsak Txinbotarra izena). Bilboko Portuaren Agintaritzakoek arineketan hesia zarratu egin zuten gu hurbiltzen ikustean, ez dakit zer pentsatzen zuten egingo genuela (itxura dotorea genuen). Geroago, Guardia Zibila pasatu zen gure ondotik. Baina geu geurera.
Amaitzeko, Olabeaga aldean, Ametsgorrikoek besoak zabalik hartu gintuzten eta jan-edana egin ondoren, batzuk txintxo-txintxo bueltatu ginen etxera. Agur polita benetan.
Irailaren erdialdetik aurrera berriro egongo gara zuekin, oraingo honetan Koldo eta biok. Naiarari eskerrak eta musu handi bat, berarekin Darabilbok beste dimentsioa hartu duelako. Lankide fin eta trebea, nahiz eta ez hain fin bueltatu Olabegatik (Kar, kar, kar).