LETTERING
IKASTAROA EUSKARAREN ETXEAN
Atsegin duzu eskuz egindako kaligrafia edo letrak sormenez
idazteko
jarduera? Egun hain modan dagoen jarduera honi buruzko ikastaroa eskainiko dugu Euskararen Etxean.
jarduera? Egun hain modan dagoen jarduera honi buruzko ikastaroa eskainiko dugu Euskararen Etxean.
Euskarazko hitzekin jolastuko dugu, modu
kreatiboan sortu eta margotzen ikasteko.
kreatiboan sortu eta margotzen ikasteko.
Zer da kaligrafia eta
lettering?
Lettering esaten zaio ingelesez jarduera honi
eta, zehatzago adierazteko zeri buruz ari garen, eskuz
marraztutako letrak sortzea dela esango genuke.
Nori zuzenduta dago?
- Ikastaro hau publiko orokorrarentzat zuzenduta dago.
- Adin aldetik, 15 urtetik gorakoentzat.
- Plaza kopuru mugatua izango du, 10 lagunentzako. Izen ematea lehenengo burutzen dutenentzako.
- Dohainik eskainiko dugu.
Datak
Ikastaro trinkoa izango da, bi saiotan eskainiko duguna, larunbata
goizez: azaroaren 12 eta 19an, 10:00ak eta 14:00ak bitartean.
Antolaketa
Irakaslea Ainhoa
Gordo izango da. Eduki eta azalpenak euskaraz
eskainiko ditu eta landutako adibideak eta egindako lanak euskaraz
izango dira baita ere.
Saio bakoitzean kaligrafiaren arloko teknika desberdin bat
landuko da:
-
Azaroaren 12an: lettering, letrak egiten ikasi. Errotulagailu berezi batzuekin letrak sortzen eta diseinatzen ikasiko dugu.