2017/04/25

SAHIETS BATEN ALDARRIKAPENA-ANODINO TEATROA

































 

 

 

 

SAHIETS BATEN ALDARRIKAPENA

Darabilbo eta Bibakulturaren elkarlanetik 

APIRILAK 27

20:00etan

BIBA,Erronda 2


Eva eta Adan. Jatorrizko gizakiak.

Historiak ez du beti denon alde jokatzen. Eta hau da, hain zuzen ere, Eva-
ren susmoa. Beraz, Adan-ekin hitz egitea erabaki du eta mendez mende
barruan gorde behar izan duen hori guztia askatuko du.
Noski ez duela ezer
Adan-en aurka; gizon trakets, zeharo
matxista eta gustu txarrekoa izateaz
gain, ez dio (ia) ezer txarrik desio.

Istorio honetan Eva eta Adanen
istorioa kontatzen dugu baina Evaren
ikuspegitik, izan ere, bidean hainbat
gezur, gaizki-ulertze eta egi ustelak
aurkituko ditugu eta orduan kontatu
diguten Paradisua... Paradisua izaten
jarraituko du?

Komedia gazi-goxo honetaz
baliatzen gara gaur egun mantentzen
diren emakume eta gizonen arteko
ezberdintasunak salatzeko.
Matxismoaren sustraia bilatzen
historioaren hasierara joan gara eta
hantxe aurkitu dugu Adanen paradisua eta Evaren infernua.