2018/05/08

HAMBURGO PLATZ (VI) “Tretatxu, lapurren gobernadorea” Maiatzak 8, asteartea, 19:30etan


Hilero legez, literaturan murgilduko gara BIRA kulturguneko HAMBURGO PLATZ saioan. Oraingoan Hektor Ortega historialari eta kazetari bilbotarra etorriko da ‘Tretatxu, lapurren gobernadorea’ (Txertoa) aurkeztera. Saioa DARABILBOrekin batera antolatzen dugu eta lau liburu zozketatuko ditugu.
  
XVIII. mendeko Bizkaiko bandolero baten biografia zirraragarria da ‘Tretatxu’. Bautista Landa, Tretatxu (1716-1761), lapurra izan zen. Baina ez edonolakoa, auzitegietan agiri sorta lodiak eragin zituenetakoa baizik. Legez kanpo karrera laburra egin arren (1751-1753), milaka orrialde idatzi zituzten haren kontrako salaketa eta frogekin. Zorionez, gehienak gorde egin dira eta ikertzaileen esku daude. Horiek baliatu ditu egileak, Hektor Ortega historialari eta kazetari bizkaitarrak, Landaren bizitza berreraikitzeko.

Eguna: Asteartea  8
Hilabetea: Maiatza
Ordua: 19:30etan
Sarrera: Dohainik

Lekua: BIRA! Erronda kalea 2 Alde zaharra