2019/03/24

13. Ekozinemaldian, asteazkenean euskarazko proiekzioa

13. Ekozinemaldiaren barruan, datorren asteazkenean, martxoak 27, 19:00etan Bilborocken, "Aralar, mundua leku den lurra"  proiektatuko dute euskaraz, azpitituluekin.Trailerra: https://vimeo.com/288001974

Aralarko ondare natural eta kulturalaren leiho izateaz haratago, hausnarketa eta gogoetarako bide ematen duen pelikula da. Adituen adierazpenek eta mundu oniriko bateko pasarteek, Nafarroa eta Gipuzkoaren mugan dagoen mendilerro honen balioa ezagutzera ematearekin batera, kontserbaziorako deia egiten dute. Bertan bi zuzendari izango dira, Aloña Jauregi eta Ion Fontenla.

Ez da aurretik izenik eman behar. Gonbidatuta zaudete.

Bilboko egitarauaren antolatzaileak: Tradener, Ekologistak Martxan, Mugarik Gabeko Ingeniaritza, UPV-EHU eta Ongi Etorri Errefuxiatuak.

Ekozinemaldiaz informazio gehiago: http://ekozinemaldia.blogspot.com