2019/09/19

Badator bueltan Darabilbo. Irailean, ezagutu Zorrotza oinez.


Oporretako geldialdiaren ostean urrian gogor hasiko gara. Datorren astean izan duzue eskura agenda berria. Baina bitartean irailean bertan aukera zoragarria dugu euskaraz aritzeko, eta gure hiria ezagutzeko gainera. Izan Bilbao-ren eskutik Ezagutu Zorrotza oinez ekimena martxan jarri dugu. Irailaren 26an izango da (datorren ostegunean), arratsaldeko 18:30ean hasita. Hitzordua Zorrotzako udaltegitik abiatuko da (Clara Campoamor kalea 1). Izena eman betiko tokian. Datorren astera arte.
Oharra: bertara heltzeko erabili garraio publikoa 

  • Aldiriko Trena: C1, C2
  • Bilbobus: 18, 85, 88