Azaroan ere ekintza bete agenda dakarkigu. Dantza tailerra berriro egingo dugu, baina oraingo honetan aurreratua izango da (eskarmentua izan behar dute parte-hartzaileek); gozogintza (Teilak eta zigarretak, eta berritasun bat katu-mingainak); hartzituak (oso gozoak, eta Urtzirekin landatzen ikasiko dugu); Isabel Baquedanoren erakusketa ikusteko aukera gehiago izango dugu; garagardoa eta janari beganoa ezkontzen ikasiko dugu, Deustu aldean; eta Mikel Garaizabalen esku gure produktuen dastaketa eta atzean dagoen berezitasun eta kultura ikasiko dugu. Asko dela uste duzue? Bada abenduan oraindik gehiago.