2019/11/12

Arazo batzuk direla-eta, Labore Bilbao merkatuan (Haro plaza, 3, Santutxu) gaur egingo zen tailerra azaroaren 26ra atzeratu dugu, ordu eta leku berean. Aurretik izena eman dutenei jada jakinarazi diegu, baina darabilbotar guztiei ere eman nahi dizuegu aldaketaren berri, aukera izan dezazuen izena emateko.
Bide batez, badakizue hartzituak zer diren. Hemen Euskaltzaindiaren hiztegian agertzen den definizioa:

hartzi(tu), hartzi, hartzitzen

1 da/du ad. Gai organiko bat legamiak edo zenbait bakteriok eraginik eraldatu. Ik. irakin 3. Orantzak hartzitzen du orea. Ogia hartzitu da. Hartzitzen utzitako muztioa.
2 (Era burutua izenondo gisa). Aza hartzituz osaturiko janaria. Esne hartzitua.
3 da/du ad. Ileaz-eta mintzatuz, laztu, harrotu; nahasi. Ilea hartzitu eta ilun duen idia. Oilalokak lumak hartzituak ditu. Holakorik entzuteaz ilea zait hartzitu.