Museo bisita gidatuak ezinezko gertatu zaizkigu honetan, zeuen kabuz etxetik bisitatzeko erakusketa interesgarria proposatzen dizuet. Euskara Ibiltaria du izena eta Euskaltzaindiaren eskutik dator. Euskararen hitz eta hotsak irakurri, entzun, usaindu eta horiekin jolasteko barrutia da erakusketa. Euskararen Herri Hizkeren Atlasa du oinarri, Euskaltzaindiaren sorrera-urteetatik beti-betiko asmoa izan dena. Asmo hori gorpuzten dihardu euskararen akademiak azken urteotan eta honako hau pauso bat gehiago da egin beharreko ibilbidean. Euskal hiztunen prestasunari esker, euskararen herri-hizkeren aniztasuna eta aberastasuna izan dira euskarak bizirik jarraitzeko lehengai nagusiak.
"Azpeitiko lore artetik hegaka ateratzen den tximeleta, esaterako, txipillota bihurtzen da Getxora heltzen denean; mariposa bilakatzen da MaƱarian eta Anizen; eskabi Zeanurin; mixirrika Orion; mitxiligote Elgoibarren; jangoiko mandaturi Donamarian; txipiriton Ezkurran; pinpilinpauxa Leitzan eta xintxitoil Mugerren. Bidaia bukatzeko, yinkoain oiloa eta papilluna Izturitzeko eta Domintxaineko lilietan pausatzen da. Modu berean egingo duzu, bisitari, zure bidea erakusketa honetan, mapaz mapako ibilbidean euskararen berba-mintzoen jabe eginez."
Egin erakusketari bisita birtuala eta kontaiguzu zerk harritu zaituen: hemen:
(https://labur.eus/B4Dg3)
Utzi zure komentarioak gure Facebook-eko horman:https://www.facebook.com/darabilbo