PraktikatuEuskarazGurekin etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
PraktikatuEuskarazGurekin etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2023/09/28

Darabilbo 2023: urriko agenda.

 

 Zer darabilbozue?

Urriko agenda interesgarri dator, adi! Kakorratz Gerrillako lagunek poltsoa egiten hasi ziren irailean, eta hilabete honetan segida emango diote (baita etxean egin behar duten lana ere). Errekalde aretoan bi bisita gidatu antolatu ditugu ditugu (goizean zein arratsaldean): Varietés Eduardo Sourrouilleren obra ikusteko.
Urriko azken asteazkenean, Zientzia Berbalagunekin solasaldia egongo da Santutxuko udaltegian. Ikasturte honetan, zientziaren historiari emango diote bide. Hori guztia  Jose Ramon Etxebarriaren eskutik.
Hila amaitzeko, itzelezko hitzordua dugu. Jon Arretxe idazlearen eskutik ibilaldi gidatua izango dugu bere nobeletako Toure detektibearen  tokietatik (Zabala, San Frantzisko eta Bilbo Zaharra kaleetatik). Tokian tokiko irakurketez gain, amaieran Arretxeren liburu berria erosteko aukera ere egongo da. Fleming doktorearen plazatik abiatuko da martxa, eta Bilbo Zaharreko plazan amaitu (Aldauri Fundazioaren eskutik).

Egunean Behin lehiaketako 13. denboraldia hasiko da urriaren 2an, eta Darabilbo-BilbokoBerbalaguna taldean parte hartu nahi baduzue bidali whatsappa 607530132 telefonora

Jada baduzue ekimen hauetan izena emateko aukera,
Ondo pasa.

IZENA EMAN

Darabilbo.eus
#PraktikatuEuskarazGurekin
#BilbonEuskaraz
#Darabilbo2023koUrria

 

2023/09/26

Sushi-garagardoa ezkontzen tailerra: gainezka.

 

 

Bihar egingo dugun garagardo eta sushi ezkontzen tailerrean 40 lagunek eman dute izena, baina 20 plaza baino ez ditugunez zozketa egin genuen ostiralean, izena emandakoei adierazi bezala.  badakigu jende asko interesatuta egon ela, beraz aurrerago beste bat egiten saiatuko gara. Barkatu eragozpenak.

2023/09/22

Iraileko Zientzia Berbalagunen ekitaldia urrira atzeratu dugu: urriaren 25era.

 
Zientzia Berbalagunon lehenengo hitzordua urrira atzeratu dugu. Jada betiko lakuan egingo dugu, Santutxuko udaltegian. Barkatu eragozpenak.
 
#ZientziaBerbalagunak
#Darabilbo
#PraktikatuEuskarazGurekin
#BilbonEuskaraz

 

 

2023/01/17

Otsailean, famili tailerren 1. ekitaldia: buruarinak

 

Agenda argitaratu aurretik (datorren astean edo hurrengoan), egitarau baten berri ekarriko dizuegu: familia tailerrak, buruarinak

Urtero lez, inauterien bueltan, buruarin arinak egiteko tailer egitaraua antolatu dugu. Familientzako da, hau da heldu bat eta haur bat edo bi. Izena helduaren izenean egin behar da, eta bertan markatu haur bat edo bi ekarriko dituen. Haurrek 6-12 urteko tartean egon behar dute. Izena eman ostean, mezu bat bidaliko dizuegu haurren izenak eta adinak zehazteko, eta tailerrean egiteko aukeratu nahi dute buruarina. Bilboko hiru lekutan egingo ditugu tailerrak: Deustun (Bidarte udaltegian), Miribillan (Mirigorri elkartean) eta Santutxun (Santutxuko udaltegian).

Izena emateko, lotura honetan sartu:
 
#PraktikatuEtaBizi
#BilbokoBerbalaguna
#BilbonEuskaraz
#EuskarazetaDoan

 


 

2022/11/29

Darabilbo 2022, abenduko agenda (eta urteko azkena)

 


 

Zer darabilbozue?

Urteari amaiera emateko agenda joria dakarkizuegu.
Zientzia arituko gara aste honetan bertan "Zientzia euskara onean" programaren barruan. Ez pentsatu zaila izango denik, solasaldia prestatu dugu belarriprest zein ahobizientzat, eta Jose Ramon Etxebarria fisikariak gidatuko du. Kakorratza-lanaren bigarren saioa izango dugu, eskularru ederrak egingo dituzte Arantza eta Kakorratz Gerrillako lagunen laguntzaz. Asier Arroita bidaiariak hitz egingo digu Albania, Bulgaria eta Turkiari buruz. Rs Bilbao fisioterapiako kidea den Iera Garcia bizkarreko minari zelan aurre egin azalduko digu. Eta urtea amaitzeko, Anek&Goranek talo gozoa egiten erakutsiko digute (Arbizuko txistorrarekin lagunduta, jakina).
Hori guztia euskaraz eta doan.
 
Ondo pasa, eta urte amaiera on eta euskalduna izan.

#Darabilbo
#PraktikatuEtaBizi
#BilbobEuskaraz
#EuskarazEtaDoan

 

2022/09/19

Darabilbo bueltan da: ostegun honetan Errekalde auzoan

 

Darabilbo bueltan da. Ostegun honetan, irailak 22, Errekalde auzoan zehar ibilaldi historiko politikoa Igor Ahedo Politika Zientzia irakasle eta errekaldetarrarekin. Oraindik badago lekua, beraz izena eman:

https://labur.eus/YMK2Y

#Darabilbo

#PraktikatuEuskarazGurekin

#Bilbo