Zer darabilbozue?
Darabilbok agenda jada prest du urte berrirako. Kakorratz gerrillaren saio bi, Bilboko kale gorrian Zugarekin, Ondare aretoan Zinema-kartelak Bilbon ikusteko parada izango dugu, Txakolin Dastarketa izango dugu Miribillan, hilero bezala Yoga Euskaraz izango dugu Deustun, Zientzia Berbalagunak portzelanaz arituko dira Jose Ramon Etxebarria fisikariaren eskutik, Bilboko Arte Ederren museoan George Baselitzen lana ikusteko aukera izango dugu, hila amaitzeko. Ondo pasa.
#Darabilbo
#euskaraZUzara
#Bilbo
