2016/02/19

Martxoan, perkusio tailerra Darabilborekin




Martxoaren 2tik hasita eta ekainaren 1era arte, perkusio tailerra egingo dugu. Hamabostean behin izango da eta Iralako Hego Etxean (Medina de Pomar kalea 9) izango da, 19:30etik  21:30era.
Erritmo anitzak, kopla zaharrak, eta mundu zabaleko musika ikasteko eta jotzeko aukera izango dugu.
Martxoan izan arren, jada izena emateko aukera duzue. Arin ibili.