2016/02/22

Martxoan, tailer ezberdin pare bat


Martxoan egingo diren beste tailer bi aurreratu nahi dizkizuegu. Hilaren hasieran hasiko dira, beraz, izena emateko lehenbailehen informazioa jasotzea komeni da:
Autodefentsa tailerra, Deustuko Müllerrenean (Ramon y Cajal 42) egingo da, Berbaizu elkateko egoitzan. 5 saio izango dira, ostegunetan, 18:00etatik 19:30era. Emalea, Xabier Pajares izango da, borroka arteetako irakaslea. Izena emateko aukera dago jada.

Azkuna Zentroan (Alondegian), Indusketa Etengabea izeneko tailerra egingo da, martxoaren 1ean eta 3an 19:00etaik 21:00etara. Goya saria eskuratu zuen Tomas Aragay gidoigilearen eta Sofia Asensioren eskutik:
" Hitzen jatorrizko egoera aurkitzeko, substratu-geruzak lurrean bezala denboraren poderioz erantsi zaizkien interpretazioen, gaizki-ulertuen edo jabetzeen geruzak kenduta. Esanahia aldatu duten hitzak, tabu-hitzak, galdutako edo alde batera utzitako hitzak ikertuko dituzte. Benetako eta irudizko adierak bilatuko dituzte"

Zein baino zein interesgarriago. Ez galdu aukera eta eman izena lehenbailehen.