2017/03/21

SARIDUNAK, EUTSIKO DIOGU, PETE! THE SEEGER




 SARIDUNAK

1: Ana Garcia
2: Marta Coronado Valderrey
3: matilde sanz
4: Itziar Sanz Madariaga
5: Imanol Lara
6: Susana Gonzalez Garretas
7: Naiara Elorrieta
8: Rosa orejas
9: Aitor Argote
10: Josu borja diaz

Sarrerak Arriagako leihatilan jaso behar dituzue, zuen izen-abizenak aurkeztuz .

Ondo pasa! 

Martxoaren 26an, igandearekin.
19:00
Arriaga Antzokian

 

EUTSIKO DIOGU, PETE! THE SEEGER BASQUE SESSIONS

Lou Topet banda eta lagunak
Harkaitz Cano + Eñaut Elorrieta + Aiora Rementeria + Anje Duhalde + Izaro…(folk-rock musika)

Lou Topet bandak Pete Seeger berpiztuko du haren abestien moldaketen bitartez, saio bakar eta ahaztezin batean. Musikari hilezkorrik baldin bada, horixe da Pete Seeger, Amerikako Estatu Batuetako folk kantari garrantzitsuenetarikoa. Itzal luzea du New Yorkeko musikariak. Izan ere, Bruce Springsteen edo Bob Dylan bezalako artistek ahoan bizarrik gabe aitortu izan dute aitatzat dutela bakarlaria. Woody Guthrierekin eskutik, AEBetako ezker mugimenduaren abangoardia musikala izan zen Seeger eta memorian iltzatuta ditugu Lincoln batailoiari abestutako bertsoak eta 1978an Euskal Herrira egin zuen bidaia hura. Gurean ere eragina izan zuen eta horrela, Benito Lertxundik, Fermin Muguruzak edota Garik ekarri zuten Seeger euskal kantagintzara.
Arriagako eszenatokian Lou Topetek kantu klasikoak berritu eta musika festa handia eskainiko du, lagun handien parte hartzearekin: Aiora Rementeria, Anje Duhalde, Eñaut Elorrieta eta Izaro besteak beste.