2017/03/28

ZOZKETA DEMAIN, MORGEN LORALDIAN



Guggenheim Bilbao Museoa (Auditorioa)

12:30
Kirmen Uribe + Oihana Bartra + Alaia Martin + Anjel Unzu + Josu Goiko(literatura + bertsolaritza + musika)

90 min

Kirmen Uribek geroari buruzko testu bat sortu du Loraldian plazaratzeko. Aurreko edizioetan bezalaxe, Andu Lertxundik eta Harkaitz Canok zabaldu duten ildoari jarraiki. Testua izango da ikuskari honen oinarria. Testuari, hain zuzen, erantzungo diote bertsolariek. Josu Goikok bertso gaiak proposatuko ditu. Oihana Bartra eta Alaia Martin bertsolariak arituko dira lan honetan eta berbek sortuko duten giroari Angel Unzuk jarriko dio soinu-banda. Bidegurutze honetan hiru sormen arlo aurkitzen dira: literatura, bertsolaritza eta musika. Geroari begira izango den hausnarketa literarioa. Emanaldi hau TopARTE programaren barruan dago, Guggenheim Bilbao Museoaren XX. urteurreneko ospakizunen barne.