Agenda bete ekitaldi gatozkizue. Batzuk, gainera, berri-berriak. Hilero
bezala izango ditugu Hamburgo Platz, gozogintza tailerrak (madalenak
eta plum cakea, oraingo honetan) eta museoko bisita gidatuak (Zuloagaren
erakusketa ezin duzue galdu). Baina horrez gain, maiatzean ihes gela,
hiri ortu eta lorategi bertikalen gaineko tailerra (Santutxuko Laboren),
dastaketa Mikel Garaizabalen eskutik eta bi berritasun handi:
Masustegin zeharreko bisita gidatua oinez (Bilbao Izan-ek lagunduta)
eta jendaurrean hitz egiteko tailer interesgarria ToastMasters elkarteko
kideekin. Azken honetan lehentasuna Berbalagunek izango dute, baina
edoozeinek eman deake izena.
Ondo pasa eta egin klika.