Ikasturtea amaitzeko ekitaldi asko antolatu ditugu ekainari begira. Zuloagaren erakusketa bisitatzen jarraituko dugu; plaza gutxi
izango ditugu aurretik antolatutako bisitak baitira, eta bertan jendea
sartuko dugu osatzeko. Baina ez kezkatu, ez baduzue plazarik lortzen
gurekin kontaktuan jarri eta beren-beregiko bisitak antolatuko ditugu.
Konpromiso barik.
Dastaketek protagonismo berezia izango dute,
aukera ematen digute-eta jende gehiagok parte hartzeko. Horien artean
azpimarratzekoa 12an Labore Santutxun ospatuko dugun Bertso-sagardo dastaketa
jaia.
Hamburgo Platz ere ez da faltako; BeƱat Sarasolaren azken nobela izango dugu hizpide idazlearekin batera.
Egun
berean eta ordu berean (publiko desberdinentzat da-eta), Otxakoargako
jaietako euskararen eguna ospatzeko Erromeria Tailerra izango dugu,
bertan urte osoan dantza tailerrean aritu direnek dantzatzen erakutsiko
digute bertaratuko garen guztioi.
Bilbon zeharreko ibilaldi gidatuak egiten jarraituko dugu Bilbao Izan lagunen eskutik. Oraingo honetan Olabega ezagutuko dugu.
Amaitzeko,
ToastMasters Bilbao Clubeko lagunek bere ohiko saio batera gonbidatuko
gaituzte (aste honetan ospatutakoak izan duen arrakasta ikusita).
Beraz, denontzako, denetariko, zuen hizkuntzan eta doan.
.
Ondo pasa eta egin klika.
Urrian berriro, gehiago eta seguru asko hobeto.