2020/04/01

Bilboko Arte Ederrn Museoko maisulanak. Birusak #EzGaituMututuko



Egun hauetan hainbat bisita gidatu geneuzkan hitzartuta Bilboko Arte Ederren Museoan, eta jakina ezin izan ditugu egin. Baina ez kezkatu, begitu museoko kultur ekintzako eta hezkuntzako lagunek  zer proposatu diguten arte gosea berdintzeko asmoz. Sartu museoan: 


Bertan museoko maisulanak izango dituzu ikusgai. Aukeratu bat, eta beheko partean audiogida duzu, euskaraz jakina. Gainera koadroa dagoen aretoa ikusteko moduan ere badago kasu askotan.



Disfrutatu arteaz, baina  kontuz, gehiegizko edertasunak Stendhal gaitza sortzen du eta ez gaude medikurenera joateko moduan orain.
Hurrengo egunetan museokoek proposatu dizkiguten aukera gehiago jakinaraziko dizuegu. Ez galdu.
Birusak #EzGaituMututuko
#PraktikatuetaBizi
#GERATUETXEAN