2022/03/10
2022/03/03
2022/03/02
2022/02/24
Egunean Behin Darabilbo/BilbokoBerbalaguna taldea: otsaileko bi irabazle.
Otsailaren 7-13 eta 14-20 asteetan, Oihan eta Bgonauta irabale atera dira Egunean Behin, 9. denboraldian, Darabilbo/BilbokoBerbalaguna taldean. Jan eta Jabe liburu bana eramango dute opari. Tasio Erkizia, egilea, izan genuen pasa den astean gurean bere liburuaz solasean. Zorionak. Segi euskaraz jokatzen.
#PraktikatuEtaBizi
#Darabilbo
#BilbokoBerbalaguna
#Bilbo
#EuskarazEtaDoan
2022/02/17
Azken plazak Deustun egingo dugun Buruarinak tailerrerako. Nagusiak eta haurrak batera honelako buruarin bat egin eta etxera eramango duzue.
Noiz: otsailak 21
Zer ordutan: 18:00etan
Non: Bidarte udaltegian (Deustu)
Izena emateko: http://darabilbo.blogspot.com/p/izena-eman.html
2022/02/14
Otxarkoagan dabil Gabriel Aresti. Solasaldia, Karmelo Landarekin.
Noiz: otsailaren 25ean, ostiralean.
Ordua: 18:30ean.
Non: Otxarkoagako Auzo Etxean (Pau Casals hiribidea 17)
2022/02/11
Egunean Behin 9 denboraldia: pasa den asteko irabazlea.
Martxan dugu Egunean Behin 9. denboraldia. Darabilbo-Bilboko Berbalaguna taldean, pasa den asteko irabazlea Gari Santutxu izan da. Eguraldia ikusita babesa behar duelakoan, euritako eta eguzki betaurrekoak ditu opari (edozein kontingentziarako prest).
Zorte on guztioi.
#PraktikatuEtaBizi
#Bilbo
#EuskarazEtaDoan
2022/02/01
Hartzituak: zer demontre dira?
Hartzituak: hitzaldia dastaketa eta tailerra.
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Labore-Bilbo, Haro plaza 3, Santutxu.
Zer egingo dugu: “Mikrobiota, prebiotikoak eta probiotikoak” inguruko hitzaldi teorikoa entzun ostean, barazki hartzituak (fermentatuak) dastatuko ditugu. Ondoren, tailerra egingo dugu: lorategia eta txukruta, hartzituak erraz egiteko
teknikak ikasiko ditugu.
Izena emateko: https://labur.eus/raARi
2022/01/27
Darabilbo berriro bueltan da: otsaileko agenda.
Hemen gaude berrito. Urtarrilean prestatzen ibili ondoren, agenda interesgarria prestatu dugulakoan gaude. Museo bisita gidatuei dagozkienez, hil honetan hiru erakusketa ikusteko parada izango dugu: Ondare aretoan, Rock the mountain (mendiaren ikonografia rockaren historian izan duen pisua ikusiko dugu); eta Rekalde aretoan, Idoia Montonen "Zazpi leihoak" eta Izaskun Araluzearen marrazkiak. Kosmetika egiten jarraituko dugu, baina sendabelarrekin. Tasio Erkizia izango dugu gurekin solasean oraintsu argitaratu duen liburuaren harira (Jan eta Jabe, elikaduraren garrantziaz herria eraikitzeko). Bestetik, Mario (La catedral de la Cerveza) eta Nobuko-rekin batera (Nobu Sushi dendakoa, Sopelan), garagardoa eta sushi ezkonduko ditugu (baita azken hori egin ere).
Baina zerbait azpimarratu behar badugu, familientzako tailerren hasiera da. Bilboko Berbalagunarekin batera antolatu ditugu, eta bertan helduak eta haurrak elkarrekin hainbat ekitaldi burutuko dituzte, euskaraz. Hil honetan, Buruarinak tailerrak emango dio hasiera ekimen honi; pisu gutxiko buruhandia egingo dituzte gurasoak eta umeak.
Beraz ez galdu, eta izena eman.
#PraktikatuEtaBizi
#Bilbo
#ErabiliEuskarazBilbon
#EuskarazEtaDoan
2021/12/16
Bihar, zinema euskaraz Ibaialdeko liburutegian: Erlauntza
ERLAUNTZA
Noiz: abenduak 17
Non: Abusuko Ibaialdeko liburutegia (Ibaialde 3)
Ordua: 18:00etan
2021/12/07
Azaroko irabazleak, Egunean Behin Darabilbo-BilbokoBerbalaguna taldean
Azaroko irabazleak #DarabilboBilbokoBerbalaguna taldean. Gartzaia jo ta fuego dabil: birritan irabazle. Jon eta Josebabarandi bana. Hirurok oparitxo dute zain Plaza Barriko sarreran dagoen -n. On egin, euskaraz jakina. #Bilbo
2021/09/29
Darabilbo, 2021eko urriko agenda.
- "Egunerokotasunean elikadura ohitura osasungarriak barneratzea lortu duzu, baina bizitza sozialarekin nola kudeatu? Bizi estilo osasungarri batean alkohola sartu daiteke edo alkoholik gabeko edariak sartu behar dira? Lagunarteko asteburuetako otarteko, pintxo... afari bazkariak konpentsatu behar dira hurrengo egunean? Etxetik kanpo nola egin aukera osasungarriak? Baina, zer da osasungarria, soilik osasungarriak diren produktuak kontsumitzea? Galdera guzti hauen erantzungo ditugu eta baita trikimailu batzuk eman bizitza soziala eta ohitura osasungarriak kudeatzeko. Animatzen zarete?" Interesgarria, ezta?
2021/09/06
Iraileko ekitaldietan izena emateko aukera, zabalik.
Irailaren 15era arte oporretatik bueltatu ez arren, jada zabaldu dizuegu izena emateko aukera irailaren amaieran egingo diren ekitaldietan. 15etik aurrera, baieztapen mezueak bidaliko dizkizuegu. Arin ibili, lekuak berehala betetzen dira eta.
2021/05/25
Darabilbo 2021, ekaineko agenda: hegaluzea, Womanology eta hidromiel.
Ekaina jori dator bilbotarrontzat. Agenda ederra prestatu dizuegu hiru berritasunekin, tituluak dioen moduan. Hegaluzea eta hegalaburra (atuna zein zimarroi) izango dira protagonistak, horiek jateko sasoia da eta. Mikelek 3 ikastaro atondu dizkigu hile honetan, beraz inor ez da geratuko leku barik. Arte Eder museoan, aldiz, Womanology erakusketa (Jose Ramon Prieto bilduma) ikusgai izango dugu bertako giden laguntzaz, jakina. Eta oporretara joan baino lehen, bikingoek Valhalarako bidean edaten zutena ezagutu eta daastatzeko aukera izango dugu La Catedral de La Cervezako Mario Birretirekin. Kontu gehiago ere badaude, zuek aukeratu eta izena eman.
#GukEuskarazSeguru
#PraktikatuEta Bizi
#Bilbo
2021/04/29
Darabilbo 2021, maiatzeko agenda

- Batetik, aspaldiko partez, berriro ekingo diogu Bilboko Arte Ederren museoan bisita gidatuak egiteari. 6 lagunekoak, hori bai. Gainera, hasteko urrezko aukera dugu: Remigio Mendibururen obra. Besteak beste, Mendiburuk Korrikaren lekukoa egin zuen. Beraz, ez galdu.
- Bigarrenik, 28an, Thai sukaldaritzaren ingurukoak ezagutzeko eta dastatzeko aukera izango dugu ESHBI Erriberan Mikelen esku.
- Azkenik, gure maiatzerako apustu berezia: lorratzen jokoa, Bilboko Zazpi kaleak ezagutzeko. Ginkana moduko ekitaldia izango da, maiatzaren 17tik 21era, 10 txandetan banatuta, goizez edo arratsaldez, 3 laguneko taldeetan. Orotara 30 lagun. Txandak horrela egongo dira banatuta: maiatzaren 17an, 19an eta 20an arratsaldean, 18:00 eta 18:30ean. Maiatzaren 18an eta 21ean berriz, goizean, 10:00 eta 10:30ean. Izena modu indibidualean eman behar da, guk taldeak osatuko ditugu, egun horretan geratu eta lorratzen liburuxka eta emaitzen orria emango dizkizuegu. Nahi duzuen denbora erabili dezakezue betetzeko. Amaitutakoan, emaitzen orria eta selfie bat guri bidali behar dizkiguzue. Asmatzaileentzat sariak egongo dira, jakina.
2021/03/29
2021eko apirileko agenda, gehiena online.
2021/02/25
2021eko martxoko agenda. Berritasunak eta beste kontu batzuk.
Martxoko agenda, kontu berriak
- Gatozen harira, gozogintza ez da martxoan egongo, baina sukaldaritza, bai. Artxandako Sukaldaritza eskolarekin elkarlanean bi tailer prestatu ditugu martxoaren amaierarako: Arrozak eta risottoak. Erriberako merkatuan, beren-beregi horretarako prestatuta dagoen sukalde dotore batean. Goizez baino ezin izan ditugu programatu hil honetan, hala ere, lasai, apirilerako arratsaldean ere egongo dira.
- Bilboko Berbalagunarekin (mintzapraktika taldeak) elkarlanean Familian Euskaraz Jolasean antolatu dugu Urtxintxa Eskolaren laguntzaz. Helduak eta haurrak elkarrekin jolastea euskaraz du helburu egitasmoak. 45 minutuko hiru saio egingo ditugu. Saio bakoitzean 4 laguneko bi talde, distantzia nahikoarekin eta maskara jantzita. Bi taldeen erdian Urtxintxa Eskolako dinamizatzailea. Hori bera, 17:00etan, 18:00etan eta 19:00etan. Orotara 24 lagun arituko dira. Horrelako bi egingo ditugu: Deustun, martxoaren 17an; eta Santutxun, martxoaren 24an. Familiako, heldu eta haur bana (4 urtetik 10 urtera). Izena helduak emango du eta haurraren izena aipatuko du.
- Azken berritasuna Txiribuelta, bidaia frustratu baten abentura ederra solasaldia izango da. Asier Arroitaren esku (batzuek argazkilaritza tailerretik gogoan izango duzue), pandemiaren erdian harrapatutako bidaia kontatu eta berarekin komentatzeko aukera izango dugu, Otxarkoagako udaltegian.
2021/01/29
Darabilbo 2021, otsaileko agenda
Zer darabilbozue? Otsailean ere birusak #EzGaituMututuko. Agenda ederra prestatu dizuegulakoan gaude.Neurri berriak direla eta, zenbait ekitaldi azken unean gerorago egiteko utzi behar izan ditugu. Baian zerbait aurreikusten genuenez, online egiteko aukera batzuk prestatu dizkizuegu; garrantzitsuena baita guretzat une hauetan zuek guztiak osasuntsu mantentzea.
2020/12/29
2020/11/30
Urtea amaitzeko, abenduko agenda, #BirusakEzGaituMututu
Urte "ahaztezin" hau amaitzeko, euskara ahoan eta ondo pasatzen (ziurtasun neurri guztiak zainduta, jakina), agenda luzea prestatu dugu: online zein aurrez aurre.
Beraz, izena eman eta ondo pasa Bilbon, euskaraz eta doan.
#PraktikatuEtaBizi
#Darabilbo
#Bilbo











