2022/09/28

Darabilbo 2022, urriko agenda: Museoak, Tupper-sex, ibilaldiak, kirola...

Urriko agenda interesgarri dator, gure ustez. Errekalde aretoan bi bisita gidatu ezberdin izango ditugu: lehenengoa Irati Urrstarazu komisarioak gidatuta, eta bigarrenean Txus Melendez artista berak gidatuta.

Berritasuna Santutxun izango dugu, Tupper Sexa, Albora-bide elkartearen bitartez.
Kirola eta Natura ekimenaren bitartez Izarraitzeko mendigunera (Gipuzkoa) joateko aukera izango da, mendizale arituentzat. Aurrerago, Kirola eta Natura ekimeneko urte amaitu aurreko beste bi ibilaldi iragarriko ditugu.
Indautxun, pintxo osasungarriak egiteko tailerra izango dugu On Ekineko neskekin.
Bilbo Zaharreko memoria taldeak iibilaldi interesgarria prestatu digu. Plazak mugatuta izango dira: 21 lagun.
Egunean Behin lehiaketako 10. denboraldia martxan dago jada, eta Darabilbo-BilbokoBerbalaguna taldean parte hartu nahi baduzue bidali whatsappa 607530132 telefonora

Jada baduzue ekimen hauetan izena emateko aukera,
Ondo pasa.

IZENA EMAN 

#PraktikatuEuskarazGurekin
#Bilbo
#Darabilbo202koUrria