2022/10/30

Darabilbo 2022, azaroko agenda.

 


 

Zer darabilbozue?
Azaroarekin batera, Darabilboren agenda datorkigu. Hil honetan, zenbait kontu berri eta, arrakasta ikusita, errepekatu behar izan ditugun beste batzuk:
Tupper-Sex errepikatuko dugu Irale-Dolaretxeko jendearentzat. Bilboko Berbalagunek hasiera ekitaldia egingo dute azaroan Miribillan, eta Bilboko euskaldun guztiak gonbidatu dituzte beraiekin batera hasiera ospatzeko. Bestetik, hile honetan ere, Kirola eta Natura programaren barruan Urkiolan orientazio ibilbideak izango ditugu; oraingo honetan maila guztietako mendizaleentzat egongo da aukera, heldua zein haurra izan, familian nahiz bakarka etorrita. Euskaraldia berotzeko, Saninazio-Sarriko aldean bizikletada egingo dugu; gazteenei begira dago, baina edozeinek har dezake parte. Arte Ederren museoan BBKateak egitasmo barruan zerikusirik ez dute bina artista ikustea izango dugu; gida espertoen laguntzarekin, jakina, eta eguerdian eta arratsaldean. Amaitzeko klasiko bat bueltan dugu, kakorratza; Kakorratz Gerrillako nesken laguntzaz eskularruak egingo ditugu, negua inoiz etorriko delakoan. Kontuan hartu  azken hori bi saiotan egingo dugula, bigarrena abenduaren 2an izango da.
Eman izena lehenbailehen, plaza gutxi dago eta.

Bestetik Darabilbok antolatzen ez duen arren bi kontu gogorarazi nahi dizkizuegu:
  • IX. Berbagunea azaroaren 9an ospatuko da Azkuna zentroan. Goiz-arratsaldeko txandak daude, eta euskaraz aritzeko parada hobeezina izango da. Eman izena: berbagunea.eus
  • Euskaraldia azaroaren 18tik abenduaren 2ra arte ospatuko dugu, oraindik rola aukeratu ez baduzu hemen lotura egiteko: izenematea.euskaraldia.eus
Azarora arte.
#PraktikatuEtaBizi
#Darabilbo
#BilbonEuskaraz